2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

URRIAK 6 KO SAIO TEORIKOA




Klaseari hasiera emateko, Jeremy Bentham-ek diseinatutako espetxe bati buruz hitz egin zigun irakasleak, "Panoptikoa" deritzona. Espetxe horren erdian, presoak behatzeko dorre bat dago, baina zelatatuak ez dira gai zelatatzaileak ikusteko.
Istorio txiki hau adibide bat besterik ez zen, IKT-ekin loturiko tresna zelatatzaileei buruzko ausnarketatxo bat bideratze aldera kontatutakoa. Horretarako, zelatatzaile horien zerrenda bat egin behar genuen, eta gure sentimenduak adieraziz zelatatuak izan garenean. Hori guztia komunean jarri eta gero, egoera bakoitzeko irtenbide bana bilatzen aritu ginen, nolabait behaturik ez egoteko moduren bat adieraziz.
Besteak beste, eGela, GPS-ak, sare sozialak edo banketxeetako txartelak aipatu genituen, askotan, guk uste baino datu gehiago lor baititzakete gutaz, eta bakoitzari nola aurre egin jakitea beharrezkotzat jo genuen.

Ondoren, "¿Por qué me vigilan si no soy nadie?" izeneko bideo bat ikusi genuen. Bideo honetan, Marta Peiranok hainbat gauza ohartarazi nahi dizkigu: alde batetik, egun batean zenbat informazio sortzeko gai garen erakutsi nahi digu, eta bestetik, sare sozialetan anomimatoa mantentzearen garrantzia. Bi gauza hauek argi ikusteko, neska baten eguneroko mugimenduak behatzeko aukera ematen digu, aipatutako mugimendu hauek etengabe kontrolatuta daudelarik.

Jarraian, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izeneko beste bideo bat ikusi genuen. Bideo honek, sare sozialetako pribatutasunaren garrantzian zentratzen da. Bertan, sare sozialetan edozein mugimendu edo sarrera egin aurretik analisi ideologiko bat egitea komenigarria dela esaten da, izan ere, lehen aipatutako pribatutasun hori gordetzea nahiko zaila da.


Gelan ikusitakoari buruzko hausnarketa
Ez da ez lan samurra gaur egungo mundu honetan IKT-en erabilerari uko egitea, denok baikaude haien sareetan erorita. Hala ere, gure ustetan, egin beharreko lorpen handiena zera da, teknologia berri hauen inguruan erabilera zuzen bat egitea. Argi dagoena da arestian aipaturiko zelatatzaile horiek edonon daudela, uneoro norbait egon daitekeela gure gailuren bat kontrolatzen saiatzen, ordenagailuaren kamera esaterako, edota sare sozialen bitartez guri buruzko informazioa biltzen. Zer esanik ez, gainera, gero eta enpresa gehiagok kontratatzen dituztela adituak, lan elkarrizketa baten ondoren, guri buruzko informazioa bilatzeko, gutaz gehiago jakiteko.
Esan bezala, edonon daude zelatariak, eta baditugu tresnak haiei aurrre egiteko, nahiz eta askotan ez garen horretaz jabetzen. Argi dago, askoren interesa dela guk hori ez jakitea, ez baldin badakizu behaketa baten objektu zarela, zure datuak erabiltzen ari direla, alegia, ez zarelako datu horiek ezkutatzen saiatuko.

Beti bezala, norbaiten interesak norbanakoaren eskubideen gainetik ezartzen dira. Non dago etika?
Gure posizionamendua irakasle gisa gai honekiko. Zer egin dezakegu?

Nahiz eta lan erraza ez den izango, gure ustez, irakasle gisa egin beharrekoa haurrak kontzientziatzea izango litzateke, jakin dezatela zelatari horiek badaudela, eta badagoela modurik gure datuak salbu izateko. Ez dela lan samurra diogu, bada agian irakasle askok ere ez genukeelako jakingo nola lortu ahalik eta pribatutasun handien hori nola lortu. Hala ere, formakuntza hori jasotzea ere irakasleon esku dagoela iruditzen zaigu, gure nahiz ikasleen pribatutasuna ez delako ahuntzaren gauerdiko eztula, eta guztiz digitalizatutako mundu honetan beharrezkoa dela erabilera egoki bat egiteko tresnak ezagutu eta erabiltzea.

Joxeba Arostegi, Iker Amas, Peru Aiartza, Omar Armendaritz, Gorka Andres



PRAKTIKALDIKO ESPERIENTZIA (TAILERRA)




Praktikaldia gertu genuen eta IKT-n proposaturiko lanaren inguruan hizketan genbiltzan; zer egin, zer ez egin eta abar. Gauza bat argi geneukan, geure proiektua kontzientziazioarekin lotura zuzenekoa izan behar zen, uste baitugu geure gizartean kontzientziazio falta izugarria dagoela. Gainera, garai haietan, praktikaldia begi bistan genuen egun horietan, artefaktua lehenengo forma abstraktua hartzen ari zen. Buru belarri geunden gaiarekin eta pentsatu genuen interesgarria zela artefaktua IKT-ko esperientziarekin lotzea, beraz, komunikazio-inkomunikazioaren gaia kontzientziazioaren bidez lantzea genuen helburu.

 Hasiera batean, IKT-en erabilera sustatzeko esperientzia bat prestatu genuen, ipuinak osatzearekin loturik zegoena. Baina, ideia hau martxan jartzen hasi ginenean, pentsatu genuen hori ez zegoela kontzientziazioarekin loturik, eta beste talde guztiek edo gehienek behintzat, teknologien sustapenarekin loturiko esperientziak antolatu zituztela. Hau ikusirik, konturatu ginen, teknologien erabileraren inguruko esperientzia bat abiarazi behar genuela, baina ez teknologia hauek erabiltzen ikasteko, baizik eta ezaguna den erabilera modu egoki edo neurtuan erabili ahal izateko; hau da, umeak, teknologiak erabiltzean, erabilera honen jakitun izan daitezen. Uste baitugu, gaur egun, biztanle orok teknologiak erabiltzen dituela, baina teknologia hauen erabileraren jakitun izatea erabilera bera baina garrantzitsuagoa dela.

 Esperientziaren nondik norakoak azaldu aurretik, garrantzitsua iruditzen zaigu kontzientziazioaren kontzeptua azaltzea. Denok dakigu, bizi garen gizarte moderno honetan, teknologia berriak izugarrizko abiaduraz txertatu direla geure egunerokotasunean. Gaur egun, teknologia hauek erabiltzen ez dakiena, ez ohikotzat dugu, arrarotzat ez esate arren. Baina, uste dugu, erabiltzen ez dituena baina egoera larriagoan dagoela gehiegi eta modu okerrean erabiltzen dituena, eta pertsona hau ez du inork arrarotzat hartuko. Honen arrazoia honakoa da: gizartean, teknologia berri hauek txertatzearekin batera, inertzia batzuk sortu dira. Inertzia hauek teknologia hauen erabilerarekin loturik daude; gizarteak “behartu” egiten gaitu inertzia hauek jarraitzera, eta inertzia hauen aurkako indarrak sustatu ezean, inertziok gehiegizko erabileretara eramango gaituzte modu zuzen eta bizkor batean. Gure lagun onena pantaila bat bihurtuko da, eta geure bikotea arratoia izango da, geure eskua honi loturik biziko baita.

 Hau dela eta, ezinbestekoa deritzogu inertzia hauen aurkako kontzientziazioa. Uste dugu IKT-en erabilera oso aberasgarria izatera irits daitekeela, baina beti ere, aurretik aipaturiko inertzia horietatik zeozer hartu eta burua erabiliz teknologia hauen erabilera ulertuaz. Hortaz, oso garrantzitsua iruditu zitzaigun Lehen Hezkuntzan hau lantzea, pertsonak haurtzarotik jabetu behar baitira inertzia hauez, errealitatea ulertzeko txikitatik errealitatearekin kontaktuan egon behar gara.

 Guk, Lehen Hezkuntzako lehen praktikaldian, honako esperientzia proposatu genien ikasleei: aste betez, egunerokotasunean erabiltzen zituzten teknologia berrien inguruko hausnarketa egin ondoren, soilik beharrezkoak diren teknologia berriak erabiltzen saiatzea; modu honetan, konturatuko ziren, egunerokotasunean erabiltzen zituzten teknologia berri edo gailu ugari ez direla uste bezain ezinbestekoak, eta hauek gabe zoriontsu izatea posible dela, menpekotasuna alde batera utzita.

 Egia da bai, geure esperientziaren bidez, ez dela IKT-en erabilera sustatzen, ez dutela teknologia berrien erabilera ezezagunik ikasten. Baina, pentsatzen dugu, erabilera berriak ikasi ahal izateko, lehenik eta behin jada ezagunak ditugunon erabilera egokiak ziurtatu behar direla. 

Esperientzia oso argi genuen arren, praktikaldia hastearekin batera, geure ilusioak zapuztu zirela ikusi genuen. Taldekide gehienok lehenengo ziklora bideratu gintuzten, eta lehenengo zikloan, ulergarria den bezala, ikasleek ez dute oraindik teknologia berri hauekin kontaktu gehiegirik, eta duten kontaktu urria kentzea gelako giroa asaldatzeko arrazoitzat hartu genuen, oraindik gazteegiak izan daitezke eta erabileraren kontuaz jabetzeko. Gainera, esperientzia modu egokian aurrera eraman zezakeen taldekide bakarra, oso gela konfliktiboan egon zen praktiketan, eta esperientzia aurrera eramaten saiatu zen arren, ez zuen emaitza zuzenik lortu, praktikaldia oso motza zen heinean, ikasgelan irakasleak beste arazo batzuei lehentasuna eman zien eta.

 Hala ere, konklusio gisara, esperientzia geletan aurrera eramatea lortu ez dugun arren, esan behar dugu guk geuk asko ikasi dugula proiektua aurrera eramaten saiatzen. Ez dugu lortu umeak kontzientziatzea, kimera gisara geratu da, baina geure buruetan sekulako kontzientziazioa eman delakoan gaude. Oso aberasgarria sortatu zaigu proiektu hau.


Iker Amas, Joxeba Arostegi, Gorka Andres, Omar Armendaritz eta Peru Aiartza.

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

HEDABIDEEI BISITALDIA (Mac mundua)


Gaur bertan, aurretik bertako irakaslearekin hitzartuta (Amandorekin), lehenengo hiru orduak hedabideetan igaro ditut, goizeko bederatzietatik hamabiak eta laurden arte. Esperientzia bikaina izan da, benetan harritu egin nauena. Giroa, hiru ordu hauetan, ezin hobea izan da, lan- giro benetan inbidagarria. Ikasgela honetan soilik bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak aritzen dira lanean, eta neu, kasualitatez, lehenengo zikloan nabil; beraz, nire klasetik eskapadatxo bat egin behar izan dut honen berri izateko. 

Hasiera batean Amandok, bertako irakasleak, hasiera batean ikusten diren 4 txokoen inguruan hitz egin digu labur: Irratiaz, Edizioaz, Prentsaz eta txikiweb- az. Ikasgelan sartu bezain pronto, neuri ere, txikia nintzenean, Lehen Hezkuntzan, horrelako teknologiekin ibiltzeko desira sartu zait; ordenagailu itzelak (Mac- ak), programa aurreratuak, irratia, bideo kamara dotoreak... A zer enbidia!

Teknologien gaian sartuaz benetan arritu egin naute ikasleek osatutako lanek, eta hau, noski, teknologiek eskaintzenn dizkien baliabideek errazten dutelarik, tresna bikainak. Hona hemen ikasgelaren argazki bat: 



Ikasleekin hitz egiteko aukera ere izan dugu, hauen inpresioak eta iritziak ezagutzearren. Oro har, oso gustuko dute bertan lan egitea, gehienbat, diotenez, gauza asko ikasteko aukerak dituztelako, benetan interesatzen zaizkien gauzak zehazki; haatik aurkezten duten interes handi hura. Gehienbat gaur ikusitako guztiaren artetik edizioan egiten duten lana da gehien harritu nauena. "Imobile" programaren bidez profesionalak izango balira bezala haiek grabatutako telebista saioak editatu egiten dituzte, azkenean lan oso dotore bat sortuaz. Slow motion erabiltzeko aukera ere badaukate, oso interesgarria benetan, eta gustuko duten gauza da hau. Osatu dituzten lan guztiak gordetzeko arestian aipatutako txikiweb- a erabiltzen dute, eta bertan osatu diren lan guztiak eskuragarri ditugu. Hona hemen link- a: http://amaraberri.org/topics/abvirtual/txikiweb/ . Bertan klikatzean orrialdera eramango zaituzte, baina lanen bat ikusi nahi izatekotan eta huran klikatzerakoan erabiltzailea eta pasahitza eskatu dizue; beraz, benetan interesa izanez gero, jarri nirekin kontaktuan eta idatziko dizkizuet inolako arazorik gabe. 

Gaurko post honetan deskribapen nahiko sinplea eta azalekoa egin dizuet, baina lasai hartu, joango naiz honen inguruan informazio gehiago eskaintzen, ezin baita guztia hasiera batean guztia azaldu... Hala ere, argi gera dadila teknologia berriak ikasgela honetan nabariak direla, eta lana asko errazten dutela, haurraren motibazioa sustatuaz, eta gezurra dirudien arren, harreman sozioafektiboak ere asko lantzen dira.

2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

TEKNOLOGIAK IKASGELAN

Honako "post" honetan Amara Berriko neure ikasgela barnean ikasleek teknologiei ematen dien erabilpenaren inguruan hitz egingo dizuet, hauen egunerokotasunean egon ohi diren zenbait programen izenak aipatuaz.

Teknologiak geure eguneroko bizitzan protagonismo handia du egun, zer egin genezake gurea bezalakoa den sistema edo gizarte batean hauek gabe? Noraino iristen da kondizionamendu hau? Bakoitzak hausnartzeko galderak izango lirateke hauek... Eskolan erabili ohi diren teknologien inguruan arituko naiz hemen, arestian aipatu bezala.

Eskoletara ere hedatu izan dira teknologia berriak, beharrezkoak ikusten baitugu. Eta, zein eskola hoberik Amara Berri baino... Nahiz eta lehenengo zikloan aritu, non normalean hauen erabilpenak urriak izaten diren, honen inguruko gauza dexente ikusteko aukera izan dut praktikaldietako 3 aste hauetan. Esan beharra daukat, ikasgela guztietan pare bat ordenagailu dituztela, ikasleentzat eskuragarri, lanak egiteko, oro har, eta normala denez, asignatura guztietan erabili ohi dituzte, binaka gehienetan. Gehien arritu ninduten gauzak bi izan ziren; alde batetik, matematikekin zerikusia duen programa baten erabilpena horretarako zuzendua dagoen ikasgelatxo batean, eta bestetik, talde bakoitzak, ostiral guztietan egiten duten "telebista saioa".


Matematikako irakasleari programa horrekiko nuen interesa helarazi eta honen inguruko informazioa eta zenbait baliabide eskaini zizkidan, geure etorkizunean horrelako programekin lan egin beharko dugula ziolako. Programa edo "software" honen izena "Smart Notebook" da eta arbel digital baten bidez erabiltzen da (ikusi argazkia). Bideo honek programa honen erabilpen egoki batera bultzatzen gaitu (tutoriala):


Benetan oso eraginkorra iruditu zitzaidan, eta ikasleek oso ondo erantzun zuten honen aurrean, gogotsu. Hona hemen aurreko eguneko argazki batzuk:


                                                                                                    

 Arbel digitalaren gaiari bultzada bat eman nahi badiozu, hemen dugu aukera bat: (klikatuz gero orrialdera eramango zaituzte)

- Baliabideak:  https://sites.google.com/site/pdihurbilpena/baliabideak


Hau alde batera utziaz, arritu nauen beste gauza bat "telebista saioa" -rena izan zen, oso interesgarria eta aberasgarria benetan. Klase bakoitzeko 6-7 ikasle "hedabideak" izeneko ikasgela batean sartu eta bertan bakoitza paper edo funtzio bat du, non normalean hirugarren zikloko bi ikasle aritzen diren grabazio eta editazio kontuetan. Zuzenean bi aldiz ikusteko aukera izan dut, eta ikasleek poz nahiz gogo handiz bizitzen dute hau. Aurreko ostiralean ikasgelatik telebistan zuzenean ikusteko aukera izan genuen, alboko klaseko ikasleen saioa. Hona hemen momentu horretako argazki bat. 















2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

IRAKASLEAREN (NAHIZ PRAKTIKARIAREN) ERAGINA IKASLEENGAN, BITXIKERI MODUAN


Kaixo denoi!

Aurreko asteko ostiralean, aurretik neure tutorearekin hitz egin nuela, Magisteritzako lehenengo urtean osatutako herbario bat eraman nuen ikasleei erakutsi eta aurkezteko asmoz; izan ere, astean zehar, hostoen inguruan solasten zutela ikusi nuen, eta aukera bikaina zelakoan erabaki hau hartu nuen. Esperientzia polita izan zen oso; irakasleak askatasun osoa eman zidan honen aurkezpena egiteko, eta gehienbat azaleko behaketa bat egitea erabaki nuen, baita haurrei hostoak ikutzeko aukera eskainiaz, beti ere gozotasun edota leuntasun punttu batekin, ez puskatzearren.

Ikasleak oso pozik eta gogotsu ikusi nituen hasieratik, interes handia erakutsiaz gaiaren inguruan. Behaketaren esparru ezberdinak landu eta haietaz aritu ginen mintzatzen; hala nola, hostoen forma, koloreak, luzera, zabalera, tamainak...

Hain handia izan zen ikasle hauen interesa gaiarekiko, zein atzo bertan, ikasle batek, herbario antzeko bat ekarri zuen etxetik egina, poster batean itsatsita, benetan bikaina!

Egia esan, satisfakzioa oso handia izan zen ikaslearen lana ikustean, azkenfinean nik egindako lan eta aurkezpen batek motibatu diolako haren herbarioa egitera. Teknologien erabilpena bertan nulua izan dela esan beharra dago, eskulan bat bezala kontsideratu genezake; izan ere, teknologiarik gabe ere, oraindik, gauza ederrak egin ditzakegu!





Hurrengo post- ean asignatura bakoitzean erabilitako ordenagailuetako programen izenak aipatutako ditut, eta posible izatekotan, hauen erabileraren iruzkin bat. Hurrengo arte!!

Bukatzeko, esan, praktiketan taldean hitzartutako "proiektua" edota "esperientzia" ezin izango dutela gauzatu; izan ere, lehenengo ziklokoak dira oraindik, teknologietaz oso urrun... Guk egiteko pentsatuta geneukanatik behintzat.




2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

BIGARREN ASTEA (TEKNOLOGIAK)


Joan zaizkigu jada praktikaldietako bi aste, denbora nahikoa zenbait gauzetaz ohartzeko, baita hauek azterketa sakon bat egiteko ere. Azkeneko aste honek teknologiarekin loturiko zenbait bizipen edota esperientzia utzi dizkigu, nahiz eta lehenengo zikloan aritu. Honek benetan harritu egin nau, positiboki noski, txikitatik hauek maneiatzeak ondorio oso eraginkorrak izan ditzazkelako, eta ahare gehiago gertu eta ikusten dugun etorkizun honetan, etorkizun teknologizatu batean. 

Hasteko, esan, ikasle guztiak, nahiz eta txokoetan egin lan, ordenagiluetatik pasatzen direla, zenbait eragiketa, buruketa... osatzeko. Benetan gustuko dute une hori, oro har, ikasleentzako gauza berria baita. Ez dute inondik ere ordenagailua oso ondo maneiatzen, baina hau ez da arazoa, ikasteko baitaude, pixkana- pixkanaka. 

Asteazkenean bertan (urriaren 21) matematikako klasean lehenengo solairuan dagoen gelaxka batera joan ginen, bertan ordenagailu eta pantaia handi bat zeudelarik. Programa baten bidez ( aurrerago hitz egingo dut programa honi buruz, beste sarrera batean) egin genuen lan, eta haurrak oso motibatuak ikusi genituen; benetan geure etorkizuna irakasle moduan horrelako programekin lotuta egongo zela esan zidan irakasleak, adostasun osoa adierazi niolarik, egia baita, hori dirudi behintzat.

Atzo bertan, ostiralean (urriaren 23), telebista saio bat prestatu genuen, hedabideen txokoan, Amando irakaslearen laguntzarekin. Bertan klaseko 7 ikasle agertu ziren, bakoitzak gauza desberdin bat esan behar zuelarik; adibidez, data, eguraldia, albisteren bat, menu-a... beti ere aurkezle batek zuzentzen zuelarik. Grabazioa hirugarren zikloko bi ikaslek egin zuten, jada gauza berriak editatzen, musika jartzen, beste irudi batzuk agertzen... Teknikari bikainak!



















2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

PRACTICUM I - bigarren eguna (urriak 14)


Gauzak oso ondo joan dira bigarren egun honetan. Haur ia guztien izenak ikasi ditut, eta ondorioz, hauekinn elkarreragin handiagoa izatea lortu dut, laguntza gehiago eskainiaz, oro har. Matematikako klasea oso kuriosoa eta aberatsa iruditu zait; bertan bigarren mailakoek lehenengo mailakoei nnola erakusten zieten argi ikus zitekeen. Ariketa guztiek errealitatearekin zerikusi zuzena dutela esanguratsua iruditu zait, aipatzeko modukoa.

Ikasleak, oro har, oso mugituak dira, baina lanean jartzen diren heinean egin beharreko horretan kontzentrazioa handitzen doa, gogotsu ikusten ditut, salbuespenak salbuespen. Konfiantza handia lortu dugu bi egunetan, eta gaur bertan, galderak egiteaz ez dira nekatu, gehienak burutzen ari ziren ariketen inguruan, haien irakaslea izango banintz bezala, esperientzia bikaina!

Asko harritu nau elkarrekiko duten errespetuak, oraindik ez dut eztabaida esanguratsurik ikusi, eta adin hauetan nahiko ohikoak izaten dira. Hala ere, elkarrekin solasten, dibertitzen, barre egiten... dute. Eta ahala jarrai dedala!

Hurrengo egunetan garrantzi handiko edota aipatu beharreko zerbait gertatzen bada, edo ikuskatzen badut, blog- a erabiliko dut berriro ere, zuei honen berri emateko.

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

PRACTICUM I - lehenengo eguna (urriak 13)


Gaur izan da neure lehenengo eguna Practicum I- ean. Goiz goizean, sartu baina lehenago, Amara Berri eskolan egingo dituzten beste ikaskideekin elkartu naiz, ez baikenekien zehaztasunez zer egin. Lehen Hezkuntzako ikasleak eta Haur Hezkuntzakoak elkarrekin geunden. Sarreran geundela zuzendaria hurbildu zaigu, eta zenbait minutu han itxaron ondoren, ikasgela batean sartu gaituzte. Borobil  erdi bat osatu eta bertan zeuden bi irakaslek (Amara Berriko web orria antolatu eta idazten dutenak), batik bat, Amara Berriko sistemaren inguruan hitz egin digute (gehiena bagenekien jada), prezzi izeneko herramienta erabiliaz, aurkezpenaren hasieran eta amaieran bi bideo laburtxo jarriaz. Presentazio hau hiru ordu ingurukoa izan da, tartean deskantsatzeko ordu erdi utzi digutelarik. 

Behin hitzaldia bukatu dela, berriz ere zuzendaria sartu da ikasgelan eta ikasle bakoitzari zein zentro egokitu zaion esan dio, baita geure tutorea izango denaren izena ere. Niri Ferrerias zentroa eta lehenengo zikloa egokitu zaizkit. Printzipioz oso pozik jaso dut albistea hura. Segidan, bizikleta hartu eta etxera joan nintzen, berriro ere ordu bi eta erdietako sartzeko, eta egokitu zaidan tutorea nahiz ikasleak ezagutzeko. Lehenik eta behin zuzendariak aurkeztu gaitu eskolaren sarreran, eta elkarrekin igo gara haren ikasgelara. Bertan motxila utzi eta ingeleseko ikasgelara eraman nau, beste irakasle batekin. Bertan neure partehartzea uste baino aktiboagoa izan da, izan ere, ikasleek, irakasleak ezer ez esan gabe, zenbait gauza galdetzen aritu direlako. Ingelesan ere, goizeko aurkezpenean esan bezala, taldetan egiten dute lan, tailer ezberdinak sortuaz. Ingelesa amaitu eta berriro ere neure tutorearekin bildu naiz ikasgelan, harekin baitzuten oraingo honetan klasea. 

Esperientzia bikaina izan da lehenengo egunekoa, bihar berriro itzultzeko desiraz. Egunez egun, blogean aipatu bezala, idazten joango naiz. Lehenengo egun honetakoa nahiko azaletik azaldu dut, soilik testuinguruan kokatzearren. Bihar gehiago eta hobeto!











2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

PRACTICUM 2015-2016 AURKEZPENA


Kaixo, 

Soilik egun bat falta hainbeste denboraz itxaron dugun praktikaldiarekin hasteko. Hau bai biziko dugun esperientzia! Donostiako Amara Berri eskolan burutuko ditut praktikak, hilabete oso batez. Oso handiak dira buruan ditudan itxaropenak praktikaldiari dagokionez, baita hasteko gogoak ere. Alderdi teorikoa alde batera utzi eta praktikan jartzea... Ba zen garaia! Ikasgela batean sor daitezkeen arazok ikuskatzea, konponbideetan pentsatzea, metodologiaz berri izatea, ikasleen habilidadeak/auleziak aztertzea... Eta gauza asko gehiago oraindik bertan bizi behar ditudanak. 

Oraindik ez dakit zehazki zer ziklo egokitu zaidan, asteartean bertan, presentazioaren egunean, jakinaraziko digutela esan ziguten... Itxaron beharko, beraz. Egia esan, ez nago batere urduri, lasaitasunez hartuko dudalakoan nago, esperientzia biziaz, eta etorkizun baterako baliogarriak egingo zaizkidan ikasi eta barneratuaz. 

Neure blog honetan, egunez egun, egun bakoitzeko esperientziak, zailtasunak, ekintzak... idatziko ditut, eguneroko moduko bat osatuaz. 














2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata

TALDEKO ARGAZKI ELKARRIZKETA




Teknologiak, hurbildu baino, urrundu egiten gaitu; zer ematen digu teknologiak gustuko ditugun beste zenbait ekintza edo gauza egiten uzteko? Hain handia al da satisfakzioa? Zergatik? Horrelako galderak etorri zitzaizkigun burura geure lanak haman komunean jartzerako orduan... Benetan lasaitasunez eta sakonduaz bete beharreko eztabaida dugu hau!

Egia esan, uste baino kointzidentzia gehiago izan ditugu teknologia alde batera utziaz ekintza aukeratzeko orduan. Bitxia iruditu zitzaigun, aipatu beharreko modukoa... Zeintzuk dira gauza hauek? Gehienbat, errepikatzen direnak, kirolarekin eta lagunekin egotearekin zerikusia dutenak dira; bai futbola, bai saskibaloia, bai menditik ibiltzea, lagunekin asteburu bat igarotzea... eta halakoak. 

Behin geure arteko alderaketa egin ostean, arestian aipatutako zenbait ideia eta galderetaz hasi ginen eztabaidatzen. Zergatik, zenbaitetan, gustuko ditugun gauza hauek alde batera utzi mobil batekin edo pantaia baten aurrean egoteko? Erosotasuna aipatu genuen, oro har. Oso eroso sentitzen gara, buruhauste handirik gabe... 

Beste aldetik, ekintza hauek betetzeak sortzen duen satisfakzioaz hitz egiten aritu ginen, benetan esperientzia bikainak! Honen inguruan hitz egiten ari ginela, egoera bat planteatu genuen, egun nahiko pilpilean dagoena. Gauez parrandara ateratzen den pertsona batek etengabe mugikorrarekin argazkiak edota bideoak ateratzen dituen pertsona, oro har, gau on edo txar bat igarotzen ari al da? Zer da benetan erakutsi nahi diguna? Gau bikaina igarotzen ari dela ikuskarazi nahi digu, hala nola, "snapchat"- en bidez, baina hala al da? Geure ustez, inondik ere ez. Harengan eta egin dezakeenaren segurtasun falta islada dezake horrelako jokaerekin... Beste zenbait ekintzetan ere egoera hau planteatzea posiblea da. 

Goazen benetan gustatzen zaizkigun gauza horiek bete edo egitera, eta hutsalkeria edota azalkeriak alde batera uztea!











2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

PRAKTIKALDIRAKO HASIERAKO IDEIA


Gure hasierako asmoa haurren teknologia berrien erabileraren inguruko hausnarketa sakon bat bideratzea da. Horretarako, erronka bat botako diegu, teknologia berrien ideia mugatuz. Horrez gain, lehenengo lau astegunetan, taldekide bakoitzak indibidualki gure eskolako esperientzia blogean plazaratuko dugu; eta ostiraletan, komunean jarriko dugu astean zehar izandako esperientzia argitalpen kolektibo bat eginez.

Planteatuko dugun erronka, zikloak, mailak eta testuingurua jakin ondoren azaleratuko dugu, nahiz eta ideia nahiko garbi izan, zuek irrikaz itxaron dezazuen...

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ARGAZKI ELKARRIKZETAK



Honako dokumentu honetan, teknologiekin zerikusia ez duten neure "hobbie"- ei buruz hitz egingo dizuet. Azken finean, etengabe konektatua egoteak, oro har, ondorio kaltegarriak ekartzen ditu, pertsonalki; izan ere, benetan gustuko dituzun zenbait gauza edo ekintza egiteari uko egiten diozu (nik behintzat). Horrexegatik, egin beharreko lan honek positiboki eragingo didan gauzatzat hartuko dut, neure barnean zenbait kontuetaz hausnartuaz. Asko dira, egia esan, IKT- ak aldera utziaz, egitea gustatzen zaizkidan gauzak eta ekintzak. Hona hemen, adibide batzuk:


1.- Kirola oso gustoko dut, gehienbat futbola. Deskonexio modu oso eraginkor bat izateaz gain, asko disfrutatzen dut, bai konpetizio moduan edo bai lagunen artean bada ere. Egia esan, egunean zehar, ez dago beste momentu hoberik deskonexio moduan entrenatzera joatea baino. Futbolean nabilen bitartean, kezkatzen nauen gauza edo arazo guztiak ahaztu egiten zaizkit, burua pisutsu izatetik arin izatera pasatzen delarik.





2.- Eta nola ez, lagunekin egotea... Bai afari bat dela, bai irteera bat dela, bai arratsalde huts bat dela, bai hondartzara goazela... Hauek bai momentu gozoak!Eta ahare gehiago betiko lagunak direnean. Lagunetaz zaintzea eta hauekin egoteak ere deskonexio moduan balio dezake, oso eraginkoraa suertatu daitekelarik. Afari edota irteera bat adostu eta burutzen dugunean, normalean, mobilak itzalita edukitzeko ohitura izan ohi dugu, bat bestearen gainean, tentazio horietan ez erortzeko, eta oraingoz, nahiko ondo ari da funtzionatzen!





3.- Zer esan bidaiatzearen inguruan... Bai mendian, bai itsasotik, bai airetik... Ze ona den bidaiatzea! Aurreko astean, urrutirago jun gabe, Noruegan egon nitzen 5 egunez, eta hura bai relax- a eta gozamena. Telebistarik gabe, ordenagailurik gabe, mobila soilik familiari deitzeko... Bikainak izan dira 5 egun hauek. Orain, neure etxean, berriro ere, ordenagailua, mugikorra- eta halakoak eskuragarri, eta erabiliaz...
















4.- Sukaldatzea ere azkenaldi honetan asko egiten dudan gauza da, eta gustu ikaragarria hartu diot, nahiz eta oraindik sukaldari aparta ez izan... Sukaldatzeak ere, soilik horretan pentsatzera bultatzen nau, eta eskertzen da. Sukaldean esperimentatzea gustukoa dut oso, akatsak eginaz, ondo ateraz... Edonola ere, jarraituko dut sukaldatzen!








5.- Hondartzaren ertzetik paseatzea asko gustatzen zait, dexenta erlajatzen nau eta. Aukeran, oinutsik egiten dut, ura ikutuaz, sentsazio ezberdinak sentituaz... Gozada bat iruditzen zait, neure gauzetan pentsatzeko mometu aparta da, olatuen talkak entzuaz...






6.- Oinez ibiltzeko ohitura dudala esan dut lehen, baino bizikletan ibiltzea ere izugarri gustatzen zait, hiria zeharkatzen, lasai- lasai. Ohitura dut gauetan bueltaxka bat bizikletaz emateko, zarata handirik gabe, argiak ikusiaz... polit- polita. Eta, benetan, erlaxagarria!







7.- Parranda... Guztiok gustuko duguna! Lagunekin ateratzea ere, zenbaitetan, eta kontrolatuaz, lagungarria suertatu daiteke, momentu horretan izan ditzazkezun preokupazioetaz ahazteko, eta gau on bat pasatzeko, noski! Zeinek ez du horrelako zerbait egin bizitzan zehar... Gaizki egon eta parranda. Medizina bikaina!








2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

SAIO TEORIKOA: IÑAKI PAGOLAREN HITZALDIA


IÑAKI PAGOLAREN HITZALDIA

Aurreko asteartean, Iñaki Pagolak, Adunako eskolako irakasleak, hitzaldi bat eman zigun eskola honetako IKT- en inguruan.

Aduna Donostiatik 15 km-ra aurki dezakegun herri txiki bat da, 400 pertsona inguru bizi direlarik, eta bertako haur guztiak (68 zehazki), herriko eskola txiki batean ikasten dute. Eskola honen funtzionamendua ez da beste eskola askoren antzekoa; izan ere, Amara Berrin bezala, maila ezberdinetako haurrak elkarrekin ikasten dute maiz.


Hala ere, ezaugarri hau ez da Adunako eskola beste ikastetxeengandik desberdintzen duen bakarra. Bertan, oro har, proiektuak osatzen egiten dute lan; gai desberdinak lantzen eta aztertzen dituzten proiektuetaz osatuta dagoelarik hauen ikaskuntza prozesua, dinamismoa sustatuaz. Proiektu hau Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlana eginaz eramaten da aurrera, hezkuntz aberasgarri bat sortuaz, zalantzarik gabe. Hau bete dadin, testu liburuak alde batera uzten dira eskola honetan, IKT- ei garrantzi gehiago emanaz, hauekin lan egiten gehienbat. Honek, esan genezake, harreman zuzena duela eskolak duen heldutasun maila aurreratuarekin. Izan ere, IKT-en heldutasun maila, zentru horrek duen edo izan dezakeen digitalizazio mailarekin lotuta dago.

Adunako eskolan erabiltzen diren app- ak (aplikazioak) dohainekoak dira, eta ikasle bakoitzak erabiltzaile bat sortzen du Google Apps erabili ahal izateko, oso aberasgarria izango dena ikaskuntzan (drive, google +, blogger...)

Irakasleek, oro har, koaderno digitalak erabiltzen dituzte, hauen helburua, besteak beste, hauek direlarik: egin beharrekoa zehazteko, landutak konpetentziak biltzeko, azalpenak emateko, helburuak zehazteko... Eta gainera, dohaineko baliabide bat dela azpimarratu zuen Iñakik. Edonon erabili daitekeen baliabidea da, oso eramangarria, edozein momentutan eskuratu daitekena. Ikasleen ebaluazioen inguruko argibideak bertan ere zehaztu ohi dituzte, hala nola, aurrerapenak, bilakaera, akatsak, modu egokian egindako lanak/gauzak.... eta honetaz gain, beste irakasleekin partekatzeko aukera izaten da, komunikazioa izugarri erraztuaz. Irakasleek Calendar izeneko aplikazioa ere erabili ohi dute, egin beharreko zereginak zeintzuk diren jakinarazi edota helarazteko.

Ikasleei dagokienez, hauek eta irakasleek osatzen duten plataforma bat ere existitzen da, behar- beharrezkoa den elkarreragin hura susatzeko. Bertan, ikasleek egindako lanak igo ditzakete, irakaslearen zuzenketa jasotzeko, edota iruzkinen bat egiteko. Bestalde, irakasleak ere zenbait lan, artiukulu, argazki... partekatu ditzake, ikasleengana iritsi dadin, inolako arazorik gabe. 

Lanek, dio Iñakik, zergati edo arrazoi bat izaten dute beti, normalean praktikaren zerikusia duen zerbait. Bizitzan zehar aurki daitezkeen kasu errealak irudikatzen saiatu ohi dira irakasleak, nolabait, praktikoa del alderdi hari hurbiltzearren. Ikasten eta modu egokian barneratu duten hori praktikan jartzea izango litzateke goreneko funtsa. 

Amaitzeko, esan, nolabait laburbilduaz, hezkuntza eraginkor, dinamiko, kooperatibo eta elkarreragilea dela esango genuke, ahalik eta metodologia berrienak aplikatuaz, IKT- ei garrantzia handia emanaz, arestian aipatu bezala, eta irakasle- ikasle harreman horiek bultzatzeak ere ezinbesteko garrantzia hartzen du eskola honetan. 

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

TALDE LANA (TEKNOLOGIEN INGURUKO HAUSNARKETA)


TEKNOLOGIEN INGURUAN...


Urteak igaro ahala, gizakia esklabutza munduan geroz eta gehiago murgiltzen ari delakoan gaude... zeren esklabu? Teknologien esklabu, jakina! Gizartea pikutara doa eta honekin batera gizartearen partaide direnen harreman sozialak. Hau irakurtzearekin batera zuetako askok usteko duzue inoiz baina sozializatuagoak gaudela eta gure ideia hau okerra dela... baina, pantaila baten atzean dagoenarekin hitz egitea, hitz egitea al da? Lagun bat gaizki dagoenean mezu batean animoak bidaltzean lagun honek benetan jasotzen al du gure bultzada? Muxu bat bidaltzean beste aldean dagoenak sentitzen al du ezpainen kontaktua? Ez dugu uste...

Beraz, argi daukagu geroz eta izaki bakartiagoak garela, erosotasun honen barruan oso gustura gaudela uste dugula eta erosotasun honek galbiderantz garamatzalaren ideia ez dugula geure buruetan. Betirako biziko bagina bezala bizi gara, hau da, esku artean daukagun bizitzeko aukera paregabea ez aprobetxatzearen erabakiarekin goaz aurrera. Momentua bizitzea baina interesgarriagoa iruditzen zaigu momentuaren argazkia atera eta hau besteei erakustea, besteek gure momentuaren inguruan hitz egin dezaten. Besteek gure bizitza txalotzea nahi dugu, eta ez gara ohartzen gu garela gure bizitza bizitzearen arduradunak, ez sare sozialak. 

Gaixorik gaude denok, ezin gara kalera irten mugikorra patrikan eduki gabe, ezin gara ohean sartu ohe ondoko entxufean mobila kargatzen ipini gabe, ezin dugu eguna telebistako seriearen kapitulua ikusi gabe bukatu, lokartu aurretik geurekin bizi direnak agurtzea baina garrantzitsuagoa iruditzen zaigu Whatsappean ditugun "elkarrizketakideei" agur birtual hori bidaltzea...

Pikutara goaz eta galdera bat daukagu zuentzat: argia joatean, satelite guztiak desagertzean, teknologiak erabili ezin ditugunean... nor izango da kalera irtengo den ausarta?




GURE TALDEKO PLE-A, SAILKAPEN BATEN BITARTEZ (TALDE LANA)

SARE SOZIALAK:                                      
 - Facebook
 - Twitter
 - Instgram
 - Tuenti
 - Google +
 - Whatsapp
 - Sare Soziala
 - Youtube
 -Comunio

EROSKETAK:
 - Ebay
 - Amazon
 - Decathlon
 - Aliexpress
 - Media Markt
 - Privalia
 - Play Store
 -NBA store
 - Zalando
 -Vueling
 -Fnac
-Segundamano                                                            
 -Lufthansa
 - El Corte Ingles
 -Nike
 -Adidas
 -Carrefour

KOMUNIKABIDEAK:
 -Marca
 -CNN                                                                                    
 -El Mundo
 -EITB
 -My News

KIROLAK:
 -Killian Jornet
 -Anton Krupicka
 -Fifa
 -NBA
 -Astigarragako Mundarro
 -Athletic Club
 -AS
 -JO TA KE
 -Eibar
 -Liverpool
 -Boca Juniors
 -Formula 1
 -Strava

MUSIKA:                                                                        
 -Spotify
 -iTunes
 -Streamcloud
 -Uploade
 -Tomorrowland

TELESAIAK:
 -Breaking Bad
 -Prison Break
 -Simpsons
 -La Que Se Avecina





HONA HEMEN NEURE DENBORA LERROA, ARGAZKIEN OSATUAZ...



Zenbaitetan hemen bloggean zuzenki ez doanez, hona hemen link-a.


http://www.capzles.com/d9d697e1-bc04-4ad0-b893-bc8244f27a68

NIRE SYMBALOO KONTUA!!

2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena


JORDI ADELL - PLE (KLASEN IKUSITAKO ETA EZTABAIDATUTAKO BIDEOA)


Hona hemen bideo labur bat PLE zer den ulertzeko, edo gutxienez honen nondik norakoak aztertu eta barneratzeko. Oso bideo baliogarria dugu hau hezkuntza mailan!!!

Jordi Adell- en ustez, PLE - ak, Internet- en (sarean) egon ohi diren pertsonentzat dira gehienbat probetxugarriak. Oso estrategia egokia erabili da bideoan zehar eta kontzeptuak oso argi ulertzen dira, modu oso arin eta erakargarrian azaltzen baititu IKT- en irakasle honek, irakaskuntzan, eta bereziki hitz eginiko arlo honetan, aditua dena.





SAIO TEORIKOA



AMARA BERRI ESKOLAREN SISTEMAREN INGURUAN



           Aurreko astearteko saio teorikoan izandako hizketadiaren inguruan hitz egingo dizuegu. Amara Berri eskolako irakaslea den gizon baten bisita jaso genuen, hango metodologiaz, sistemaz, helburutaz, antolaketaz... solasteko. 

            Irakasleak hitzaldiaren hasieratik argi utzi izan nahi du ikasleak dira haien metodologian erabateko protagonistak. Aipagarria da oso ikasleek txokoetan egiten dutela lann, adin nahasketa batekin, zikloka. Beraz, lehenengo mailakoek bigarren mailakoekin egiten dute lan, hirugarren mailakoak laugarrenekoekin, eta azkenik, bostgarren mailakoak seigarrenekoekin. Honen bidez, ikasleek elkarri laguntzeko aukera eta baliabideak eskaintzen dituztela dio Amara Berriko irakasle honek. 

           Honek aipatutako beste gauza kurioso eta nahiko berritzailea dena testu liburuen erabilpen eza izango litzateke; eskola honetan informazioa jasotzeko ordenagailuak eta liburutegia erabiltzen da, azkeneko hau pasiloetan ezarrita daudelarik. Ordenagailuei dagokienez, gela guztietan Internet erabiltzeko aukera daukate, lortu beharreko informazio hura jasotzeko prozesua arinduz eta hobetuaz. 

            Ikasleei askatasun osoa uzten zaie hitzaldi bat egiterako orduan gaia- edo aukeratzeko, ezaguna den "feedback" terminoa ezinbestekoa dela azpimarratuaz.

            Helburuei dagokienez, bi azpimarratu zituen nagusiki; alde batetik IKT- en munduan sakontzea, ikasleei protagonismoa emanaz, arestian aipatu bezala, eta bestetik, eskolan ematen diren lanei zentzu oso bat ematea. Taldean hau eztabaidatu eta eskola guztiek izan beharreko helburuak direla uste dugu, benetan interesgarriak eta eraginkorrak izan daitezkenak.

            Amara Berri eskolako ezaugarriak ere aipatu zituen hizketaldian zehar, hauek direlarik nagusienak: egunero irekita dago (nahi duenarentzat), ikasle guztiek hartzen dute parte eta eskola osorako zerbitzu bat dela. Antolaketa aztertuaz, bitxia iruditu zitzaigun zikloka lan egite hori, baina aldi berean, oso erabaki zentzuduna. Gehienetan bikoteka egiten dute lan; bigarren ziklokoak iratian aritzen dira, eta hirugarren ziklokoak, ordea, prentsa, telebista eta web-a (txikiweba) lantzen dituzte.

            Hitzaldian zehar "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi" behin eta berriz errepikatu zuen esaldia izan zen hau. Dioenez, oso eraginkorra da, eta eskola guztietan egin beharreko ariketa iruditzen zitzaion, baita geuri ere, taldean eztabaidatu ostean. 

           Aurretik aipatutako egunkariari dagokionez, esan beharra dago egunero egiten duten gauza dela, bai web orrian bai "txikiweb"-an ere, eta honez gain, egunero fotokopiatzen dira ere. Kazetarien lana 3. eta 4. ikasleek betetzen dute.

           Irratiari eutsiaz, harrigarria iruditu zitzaigun Amara auzokoek 97.2 FM emisioan haurren hizketaldian entzun dezaketela, teknikarien lana, oraingo honetan, 2. zikloko 2 ikaslek beteaz. 

           Azkenik telebista dugu aztergai; gela guztietan ikusten da hau, baita eskolako web- ean ere. Kameralariak 3. zikloko 4 ikasle izan ohi dira, grabatzeko eta editatzeko lana ere betetzen dutelarik. 
  
          Bukatzeko, esan, oso hizketaldi interesgarria iruditu zitzaigula, non gauza berri asko ikasi genituen, eta ahare gehiago geure taldean Amara Berriko eskolan praktikaldia beteko duten haiei. 



         


Gorka Andres, Iker Amas, Peru Aiartza, Omar Armendaritz, Joxeba Arostegi







2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala



TEKNOLOGIA ETA GENEROA

Aurreko idazlanean oinarrituaz, honako honetan generoa aztertuko dugu, teknologia hartuaz berriro ere aztergai. Garai hartako oroitzapen oso garbirik ez izan arren, zenbait ezberdintasun baditut buruan genero eta teknologiaren inguruan, nahiz eta, neure ustez, ez oso argi ikusi egoera hau.
          
 Hasteko, esan, neuk, pertsonalki, ez ditudala “Play Station” eta halakoak maneiatu, ez txikitan ez orain. Gogoan dut neure lagunek dexente erabiltzen zituztela horrelako tramankuluak; hala ere, nik neuk ere zenbaitetan etxeko ordenagailuan aritzen nintzen jokatzen. Neskek, aldiz, oro har, ez zituzten halakoak erabiltzen, gehienbat beste joku batzuetan aritzea nahiago ohi zutelako, besteak beste, sokasaltoan, neure eskolan behintzat. Egia esan, ez dut “Play Station” edo halakoetan aritzen den neskik ezagutzen. Neuk ere, txikitatik, lehentasuna ematen nion kirolari teknologiari baino; txikia nintzela ez nuen mugikorrik izateko desira hura.
           
Gai konplexua dugu hau, soziologikoki oso aberatsa, xehetasunez beteta. Egun, neure ustez, ez da inondik ere egoera aldatu, nahiz eta egoera honen aurrean kontzientegoak izan egun.

           
Ikuspegi soziologiko batetik begiratuaz, oso nabaria da mutilek, oro har, biolentziaz eta akzioz betetako jokuetan aritzen direla. Honen kontsekuentzia oso garbia, zenbaitetan, haur mutilek plazaratzen duten jarrera agresiboak dira, zalantzarik gabe, aldatu beharrekoak. Nahiz eta jokuak adin baterako egon bideratuak eta portadan normalean honela adierazi, edonork erosi eta erabili ditzazke.

Bukatzeko, esan, generoaren auzia alde batera utziaz, gaur egungo gizartea eta geure harteko harremanak oso aldakorrak direla argi daukat; egun, eskola askotan tablet- ekin egiten dute lan ikasleek, informazioa jasotzeko baliabide edota iturriak nabarmen areagotuz. Teknologiaren garrantzia ezinbestekoa da gaur egun ikasgela guztietan, baita geure gizartean ere. Teknologia honen eragina munduko bazter guztietara iristen da, bai zuzenki edota zeharka.











2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea



TEKNOLOGIAK KRONOLOGIKOKI


Haurtzaroan ginenetik izugarrizko bilakaera jasan du teknologiak, inoiz pentsa ezin zitekeena. Gaur egun teknologia eta IKT denadelakoan murgildurik gaudela ezin liteke ukatu, geure gizartean behintzat. Gogoan dut, txikia nintzela, etxeko ordenagailua soilik zenbait jokorekin dibertitzeko erabiltzen nuela, eta zenbaitetan internet zeozer arakatzeko. Garai hartako ordenagailuek eta gaur egungoek ere ez dute zerikusirik, gaua eta eguna direla esan genezake. Bilakaera nabarmen hau urte gutxitan eman da, 10 urtetan inguru kasu. Garai hartan ez genituen mugikorrik, salbuespenak salbuespen. Hala eta guztiz ere, argi dago tramankulu horiek ez zirela gaur egun erabiltzen ditugunak... mugikorraren funtsezko funtzioa betetzen zuten soilik gehienetan; hau da, deia. Aldaketa hau bortitza eta bapatekoa izan da, eta hemen betiko eztabaida agertzen da; onuragarria edo kaltegarria izan al da hau? Neure ustez, pertsonalki, teknologia ezinbestekoa bihurtu da geure gizartean, bai hezkuntzan, bai administrazioan, bai harremanetan...







Goazen ba hezkuntzan duen garrantzia aztertzera, irakasle izan nahi dudan neurrian. Gogoan ditut, Lehen Hezkuntzan, hirugarren zikloan bereziki, informatika gelan pasatzen genituen uneak. Gehienetan matematikako ariketak edota ingeleseko listening- ak lantzen genituen, bai eta, noizean behin, mekanografia kontuak ere. Guztiok genituen gustuko informatika gelara egiten genituen bisitak, dibertsioaren seinale bezela ikusten genuelako hura. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), gezurra badirudi ere, ordenagailuen funtzioa nabarmen aldatu zen. Dagoeneko jokuak alde batera utzi eta gehienbat informazioa bilatzeko erabiltzen genituen. Momentu honetan hasi zen smartphone-en kontu hau; dagoeneko gutako bakoitzak bat geneukan, eta sozializatzeko erak aldatu egin ziren nabarmen. Honekin batera sare sozialen agerpena eman zen ere, Tuenti edo Twitter izenekoak.

Hauekin batera, edo zertxobait beranduago, whatsapp- aren agerpena etorri zen, ikasleontzat oso erabilgarria izan dena, nahiz eta jende askok ezetz pentsa.

Konklusio bezela, esan, teknologia berriek, oro har, itsutu egiten gaituztela, ez baitugu honek ekar ditzazkeen ondorioak ezagutzen edo jakin nahi. Beraz, benetan gakoa hauen erabilera egokia izango litzateke, zalantzarik gabe. Gehiegikeriak bizitza honetan ez dira onak, eta teknologia ez da salbuespena; garrantzitsuagoak diren beste gauza asko ere landu behar ditugu, besteak beste, harreman sozioafektiboak, enpatia...