Gorka Andres
naiz, Majisteritzako bigarren ikasturtean dagoen ikasle xume bat. Porfolio edo
paper zorro delako honetan, IKT ikasgaian eginiko lanen inguruko laburpen
gisako bat egiteko asmoz dihardut. Nahi nuke elkarbanatu egin dudan lan oro,
bai bakarkakoak eta baita taldean egindakoak ere. Hau diot hemen erabilitako
hainbat aplikazio oso baliagarriak direlako eguneroko bizitzarako.
Irakasgai
honetako lehenengo egunean bakoitzak bere Blog pertsonala egiteari ekin genion.
Egia esan uste baino errazagoa izan zen bloga sortzeea, nahiz eta sekula ez
nuen horrelakorik sortu.
Blog-a sortu
ondoren, teknologia
eta haurtzaroari buruz hitz egiten aritu ginen klasean, ondoren horri
buruzko hausnarketa bat eginez. Bertan, teknologiekin erlazionatutako
haurtzaroko oroitzapenak isladatu behar genituen, eta ondoren gaur eguneko
haurtzaroarekin konparaketa bat egin.
Jarrain, Jordi
Adell-en bideo bat ikusi genuen, non Jordik PLE-a zer den azaltzen zuen.
Bideoa ikusi aurretik ez nekien PLE-aren esanahia, baina bideoa ikusi ondoren
argi gelditu zitzaidan termino horren esanahia. Ondoren, nire
PLE-a egin nuen Symbaloo izeneko programa batekin.
Hurrengo
klasean teknologian dagoen genero ezberdintasunari buruz hitz eginen aritu
ginen, ondoren teknologia
eta generoari buruzko hausnarketa bat eginez. Jarraian, esan beharra dago,hedabideen
inguruko beste zerrenda moduko bat egin genuela.
Hurrengo
argitalpena nire bizitzako denbora
lerroa izan zen, non bertan nire bizitzako momentu adierazgarrienetako
batzuk ikus daitezken. Movenoteren
bidez bideo bat ere grabatu genuen, klase ordu batean.
Argitaratu
dudan azken lan indibiduala nire argazki elkarrizketa (teknologiak
alde batera utzita...zer?) izan da. Argazki elkarrizketa honetan, nolabait
gaur eguneko teknologien gehiegizko erabilera kritikatzen da, izan ere,
teknologien gehiegizko erabilera honekin interesgarriak diren hainbat ekintza
ez ditugu baloratzen.
Lan
indibidualak alde batera utzita, esan beharra dago IKT-ko ikasgaian taldeko
hainbat lan egin ditugula, esaterako IKT-ei buruzko taldeko hausnarketa, taldeko
PLE-a eta taldeko
argazki elkarrizketa.
Bukatzen
joateko, talde teorikoei dagokionez, Irailak 22an Amara
Berri eskolaren funtzionamendu eta hedabideei bururuzko hitzaldi bat
izan genuen, ondoren horren inguruan hausnarketa bat eginez. Eta Irailak 29an
Iñaki Pagolaren eskutik beste hitzaldi bat jaso genuen, kasu honetan hitzaldia Adunako
eskolako IKT-ei buruz.
Amaitzen joateko,
praktikaldian egin beharreko praktikaren hasierako ideia idatzi
genuen Lan Modularreko bost taldekideok. Hau egin ondoren, eta praktikalditik
berriro itzuli ondoren, praktikaldiko esperientziari
buruzko azken txertaketa egin genuen blogean.
Paper zorro honi amaiera
ematearren, gustatuko litzaidake zehaztea ere Amara Berri eskolan gauzatutako
Practicum I- aren inguruan ere zenbait esperientzia zintzilikaturik daudela,
oro har, hedabideekin zerikusia dituztenak: http://gandresmoral.blogspot.com.es/2015/10/bigarren-astea-teknologiak.html#comment-form eta http://gandresmoral.blogspot.com.es/2015/11/teknologiak-ikasgelan.html#comment-form
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina