2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

TEKNOLOGIAK IKASGELAN

Honako "post" honetan Amara Berriko neure ikasgela barnean ikasleek teknologiei ematen dien erabilpenaren inguruan hitz egingo dizuet, hauen egunerokotasunean egon ohi diren zenbait programen izenak aipatuaz.

Teknologiak geure eguneroko bizitzan protagonismo handia du egun, zer egin genezake gurea bezalakoa den sistema edo gizarte batean hauek gabe? Noraino iristen da kondizionamendu hau? Bakoitzak hausnartzeko galderak izango lirateke hauek... Eskolan erabili ohi diren teknologien inguruan arituko naiz hemen, arestian aipatu bezala.

Eskoletara ere hedatu izan dira teknologia berriak, beharrezkoak ikusten baitugu. Eta, zein eskola hoberik Amara Berri baino... Nahiz eta lehenengo zikloan aritu, non normalean hauen erabilpenak urriak izaten diren, honen inguruko gauza dexente ikusteko aukera izan dut praktikaldietako 3 aste hauetan. Esan beharra daukat, ikasgela guztietan pare bat ordenagailu dituztela, ikasleentzat eskuragarri, lanak egiteko, oro har, eta normala denez, asignatura guztietan erabili ohi dituzte, binaka gehienetan. Gehien arritu ninduten gauzak bi izan ziren; alde batetik, matematikekin zerikusia duen programa baten erabilpena horretarako zuzendua dagoen ikasgelatxo batean, eta bestetik, talde bakoitzak, ostiral guztietan egiten duten "telebista saioa".


Matematikako irakasleari programa horrekiko nuen interesa helarazi eta honen inguruko informazioa eta zenbait baliabide eskaini zizkidan, geure etorkizunean horrelako programekin lan egin beharko dugula ziolako. Programa edo "software" honen izena "Smart Notebook" da eta arbel digital baten bidez erabiltzen da (ikusi argazkia). Bideo honek programa honen erabilpen egoki batera bultzatzen gaitu (tutoriala):


Benetan oso eraginkorra iruditu zitzaidan, eta ikasleek oso ondo erantzun zuten honen aurrean, gogotsu. Hona hemen aurreko eguneko argazki batzuk:


                                                                                                    

 Arbel digitalaren gaiari bultzada bat eman nahi badiozu, hemen dugu aukera bat: (klikatuz gero orrialdera eramango zaituzte)

- Baliabideak:  https://sites.google.com/site/pdihurbilpena/baliabideak


Hau alde batera utziaz, arritu nauen beste gauza bat "telebista saioa" -rena izan zen, oso interesgarria eta aberasgarria benetan. Klase bakoitzeko 6-7 ikasle "hedabideak" izeneko ikasgela batean sartu eta bertan bakoitza paper edo funtzio bat du, non normalean hirugarren zikloko bi ikasle aritzen diren grabazio eta editazio kontuetan. Zuzenean bi aldiz ikusteko aukera izan dut, eta ikasleek poz nahiz gogo handiz bizitzen dute hau. Aurreko ostiralean ikasgelatik telebistan zuzenean ikusteko aukera izan genuen, alboko klaseko ikasleen saioa. Hona hemen momentu horretako argazki bat. 















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina