2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

TALDE LANA (TEKNOLOGIEN INGURUKO HAUSNARKETA)


TEKNOLOGIEN INGURUAN...


Urteak igaro ahala, gizakia esklabutza munduan geroz eta gehiago murgiltzen ari delakoan gaude... zeren esklabu? Teknologien esklabu, jakina! Gizartea pikutara doa eta honekin batera gizartearen partaide direnen harreman sozialak. Hau irakurtzearekin batera zuetako askok usteko duzue inoiz baina sozializatuagoak gaudela eta gure ideia hau okerra dela... baina, pantaila baten atzean dagoenarekin hitz egitea, hitz egitea al da? Lagun bat gaizki dagoenean mezu batean animoak bidaltzean lagun honek benetan jasotzen al du gure bultzada? Muxu bat bidaltzean beste aldean dagoenak sentitzen al du ezpainen kontaktua? Ez dugu uste...

Beraz, argi daukagu geroz eta izaki bakartiagoak garela, erosotasun honen barruan oso gustura gaudela uste dugula eta erosotasun honek galbiderantz garamatzalaren ideia ez dugula geure buruetan. Betirako biziko bagina bezala bizi gara, hau da, esku artean daukagun bizitzeko aukera paregabea ez aprobetxatzearen erabakiarekin goaz aurrera. Momentua bizitzea baina interesgarriagoa iruditzen zaigu momentuaren argazkia atera eta hau besteei erakustea, besteek gure momentuaren inguruan hitz egin dezaten. Besteek gure bizitza txalotzea nahi dugu, eta ez gara ohartzen gu garela gure bizitza bizitzearen arduradunak, ez sare sozialak. 

Gaixorik gaude denok, ezin gara kalera irten mugikorra patrikan eduki gabe, ezin gara ohean sartu ohe ondoko entxufean mobila kargatzen ipini gabe, ezin dugu eguna telebistako seriearen kapitulua ikusi gabe bukatu, lokartu aurretik geurekin bizi direnak agurtzea baina garrantzitsuagoa iruditzen zaigu Whatsappean ditugun "elkarrizketakideei" agur birtual hori bidaltzea...

Pikutara goaz eta galdera bat daukagu zuentzat: argia joatean, satelite guztiak desagertzean, teknologiak erabili ezin ditugunean... nor izango da kalera irtengo den ausarta?




1 iruzkin:

  1. Kaixo Gorka:

    Zer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
    Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
    · Taldekideen blogaren helbideak
    · Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
    · Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
    · Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak

    SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
    Sarrerak:
    1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
    2. Oroimen autobiografikoak
    3. Genero eta teknologia
    4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
    5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)

    SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:

    Sarrerak:
    · Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
    · Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
    · Argazki-elkarrizketa

    Ongi zarela espero dut eta gogoekin itzultzeko eta lanean hasteko berriro. Orain arte ogi dago zuk egin duzun lana bain hainbat gauzak falta zaizkizu
    Animo
    joxemi

    ErantzunEzabatu