2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

HEDABIDEEI BISITALDIA (Mac mundua)


Gaur bertan, aurretik bertako irakaslearekin hitzartuta (Amandorekin), lehenengo hiru orduak hedabideetan igaro ditut, goizeko bederatzietatik hamabiak eta laurden arte. Esperientzia bikaina izan da, benetan harritu egin nauena. Giroa, hiru ordu hauetan, ezin hobea izan da, lan- giro benetan inbidagarria. Ikasgela honetan soilik bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak aritzen dira lanean, eta neu, kasualitatez, lehenengo zikloan nabil; beraz, nire klasetik eskapadatxo bat egin behar izan dut honen berri izateko. 

Hasiera batean Amandok, bertako irakasleak, hasiera batean ikusten diren 4 txokoen inguruan hitz egin digu labur: Irratiaz, Edizioaz, Prentsaz eta txikiweb- az. Ikasgelan sartu bezain pronto, neuri ere, txikia nintzenean, Lehen Hezkuntzan, horrelako teknologiekin ibiltzeko desira sartu zait; ordenagailu itzelak (Mac- ak), programa aurreratuak, irratia, bideo kamara dotoreak... A zer enbidia!

Teknologien gaian sartuaz benetan arritu egin naute ikasleek osatutako lanek, eta hau, noski, teknologiek eskaintzenn dizkien baliabideek errazten dutelarik, tresna bikainak. Hona hemen ikasgelaren argazki bat: 



Ikasleekin hitz egiteko aukera ere izan dugu, hauen inpresioak eta iritziak ezagutzearren. Oro har, oso gustuko dute bertan lan egitea, gehienbat, diotenez, gauza asko ikasteko aukerak dituztelako, benetan interesatzen zaizkien gauzak zehazki; haatik aurkezten duten interes handi hura. Gehienbat gaur ikusitako guztiaren artetik edizioan egiten duten lana da gehien harritu nauena. "Imobile" programaren bidez profesionalak izango balira bezala haiek grabatutako telebista saioak editatu egiten dituzte, azkenean lan oso dotore bat sortuaz. Slow motion erabiltzeko aukera ere badaukate, oso interesgarria benetan, eta gustuko duten gauza da hau. Osatu dituzten lan guztiak gordetzeko arestian aipatutako txikiweb- a erabiltzen dute, eta bertan osatu diren lan guztiak eskuragarri ditugu. Hona hemen link- a: http://amaraberri.org/topics/abvirtual/txikiweb/ . Bertan klikatzean orrialdera eramango zaituzte, baina lanen bat ikusi nahi izatekotan eta huran klikatzerakoan erabiltzailea eta pasahitza eskatu dizue; beraz, benetan interesa izanez gero, jarri nirekin kontaktuan eta idatziko dizkizuet inolako arazorik gabe. 

Gaurko post honetan deskribapen nahiko sinplea eta azalekoa egin dizuet, baina lasai hartu, joango naiz honen inguruan informazio gehiago eskaintzen, ezin baita guztia hasiera batean guztia azaldu... Hala ere, argi gera dadila teknologia berriak ikasgela honetan nabariak direla, eta lana asko errazten dutela, haurraren motibazioa sustatuaz, eta gezurra dirudien arren, harreman sozioafektiboak ere asko lantzen dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina