TEKNOLOGIA ETA GENEROA
Aurreko idazlanean oinarrituaz,
honako honetan generoa aztertuko dugu, teknologia hartuaz berriro ere aztergai.
Garai hartako oroitzapen oso garbirik ez izan arren, zenbait ezberdintasun
baditut buruan genero eta teknologiaren inguruan, nahiz eta, neure ustez, ez
oso argi ikusi egoera hau.
Hasteko,
esan, neuk, pertsonalki, ez ditudala “Play
Station” eta halakoak maneiatu, ez txikitan ez orain. Gogoan dut neure
lagunek dexente erabiltzen zituztela horrelako tramankuluak; hala ere, nik neuk
ere zenbaitetan etxeko ordenagailuan aritzen nintzen jokatzen. Neskek, aldiz,
oro har, ez zituzten halakoak erabiltzen, gehienbat beste joku batzuetan
aritzea nahiago ohi zutelako, besteak beste, sokasaltoan, neure eskolan
behintzat. Egia esan, ez dut “Play Station” edo halakoetan aritzen den neskik
ezagutzen. Neuk ere, txikitatik, lehentasuna ematen nion kirolari teknologiari
baino; txikia nintzela ez nuen mugikorrik izateko desira hura.
Gai
konplexua dugu hau, soziologikoki oso aberatsa, xehetasunez beteta. Egun, neure
ustez, ez da inondik ere egoera aldatu, nahiz eta egoera honen aurrean
kontzientegoak izan egun.
Ikuspegi
soziologiko batetik begiratuaz, oso nabaria da mutilek, oro har, biolentziaz
eta akzioz betetako jokuetan aritzen direla. Honen kontsekuentzia oso garbia,
zenbaitetan, haur mutilek plazaratzen duten jarrera agresiboak dira,
zalantzarik gabe, aldatu beharrekoak. Nahiz eta jokuak adin baterako egon
bideratuak eta portadan normalean honela adierazi, edonork erosi eta erabili
ditzazke.
Bukatzeko, esan, generoaren auzia alde batera utziaz, gaur egungo gizartea eta geure harteko harremanak oso aldakorrak direla argi daukat; egun, eskola askotan tablet- ekin egiten dute lan ikasleek, informazioa jasotzeko baliabide edota iturriak nabarmen areagotuz. Teknologiaren garrantzia ezinbestekoa da gaur egun ikasgela guztietan, baita geure gizartean ere. Teknologia honen eragina munduko bazter guztietara iristen da, bai zuzenki edota zeharka.

Nahiz eta idatzitakoa erakargarria izan, oso lan gutxi egin duzue zure taldean eta hori nabaria da taldekideen blogetan. eta zurean era bai.
ErantzunEzabatuGorka non da zure PLEa? talde mailan ateratako konparaketaren mapa kontzeptuala? eta abar? eta non zure bizitzaren denbora lerroa?
Daukazu gauza pilo hobetzeko eta konpletatzeko
joxemi
PD: baina mila esker klasetara etortzeagatik eta gurekin egoteagatik