IÑAKI PAGOLAREN HITZALDIA
Aurreko asteartean, Iñaki Pagolak, Adunako eskolako irakasleak, hitzaldi bat eman zigun eskola honetako IKT- en inguruan.
Aduna Donostiatik 15 km-ra aurki dezakegun herri txiki bat da, 400 pertsona inguru bizi direlarik, eta bertako haur guztiak (68 zehazki), herriko eskola txiki batean ikasten dute. Eskola honen funtzionamendua ez da beste eskola askoren antzekoa; izan ere, Amara Berrin bezala, maila ezberdinetako haurrak elkarrekin ikasten dute maiz.
Hala ere, ezaugarri hau ez da Adunako eskola beste ikastetxeengandik desberdintzen duen bakarra. Bertan, oro har, proiektuak osatzen egiten dute lan; gai desberdinak lantzen eta aztertzen dituzten proiektuetaz osatuta dagoelarik hauen ikaskuntza prozesua, dinamismoa sustatuaz. Proiektu hau Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlana eginaz eramaten da aurrera, hezkuntz aberasgarri bat sortuaz, zalantzarik gabe. Hau bete dadin, testu liburuak alde batera uzten dira eskola honetan, IKT- ei garrantzi gehiago emanaz, hauekin lan egiten gehienbat. Honek, esan genezake, harreman zuzena duela eskolak duen heldutasun maila aurreratuarekin. Izan ere, IKT-en heldutasun maila, zentru horrek duen edo izan dezakeen digitalizazio mailarekin lotuta dago.
Adunako eskolan erabiltzen diren app- ak (aplikazioak) dohainekoak dira, eta ikasle bakoitzak erabiltzaile bat sortzen du Google Apps erabili ahal izateko, oso aberasgarria izango dena ikaskuntzan (drive, google +, blogger...)
Irakasleek, oro har, koaderno digitalak erabiltzen dituzte, hauen helburua, besteak beste, hauek direlarik: egin beharrekoa zehazteko, landutak konpetentziak biltzeko, azalpenak emateko, helburuak zehazteko... Eta gainera, dohaineko baliabide bat dela azpimarratu zuen Iñakik. Edonon erabili daitekeen baliabidea da, oso eramangarria, edozein momentutan eskuratu daitekena. Ikasleen ebaluazioen inguruko argibideak bertan ere zehaztu ohi dituzte, hala nola, aurrerapenak, bilakaera, akatsak, modu egokian egindako lanak/gauzak.... eta honetaz gain, beste irakasleekin partekatzeko aukera izaten da, komunikazioa izugarri erraztuaz. Irakasleek Calendar izeneko aplikazioa ere erabili ohi dute, egin beharreko zereginak zeintzuk diren jakinarazi edota helarazteko.
Ikasleei dagokienez, hauek eta irakasleek osatzen duten plataforma bat ere existitzen da, behar- beharrezkoa den elkarreragin hura susatzeko. Bertan, ikasleek egindako lanak igo ditzakete, irakaslearen zuzenketa jasotzeko, edota iruzkinen bat egiteko. Bestalde, irakasleak ere zenbait lan, artiukulu, argazki... partekatu ditzake, ikasleengana iritsi dadin, inolako arazorik gabe.
Lanek, dio Iñakik, zergati edo arrazoi bat izaten dute beti, normalean praktikaren zerikusia duen zerbait. Bizitzan zehar aurki daitezkeen kasu errealak irudikatzen saiatu ohi dira irakasleak, nolabait, praktikoa del alderdi hari hurbiltzearren. Ikasten eta modu egokian barneratu duten hori praktikan jartzea izango litzateke goreneko funtsa.
Amaitzeko, esan, nolabait laburbilduaz, hezkuntza eraginkor, dinamiko, kooperatibo eta elkarreragilea dela esango genuke, ahalik eta metodologia berrienak aplikatuaz, IKT- ei garrantzia handia emanaz, arestian aipatu bezala, eta irakasle- ikasle harreman horiek bultzatzeak ere ezinbesteko garrantzia hartzen du eskola honetan.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina