2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

TALDE LANA (TEKNOLOGIEN INGURUKO HAUSNARKETA)


TEKNOLOGIEN INGURUAN...


Urteak igaro ahala, gizakia esklabutza munduan geroz eta gehiago murgiltzen ari delakoan gaude... zeren esklabu? Teknologien esklabu, jakina! Gizartea pikutara doa eta honekin batera gizartearen partaide direnen harreman sozialak. Hau irakurtzearekin batera zuetako askok usteko duzue inoiz baina sozializatuagoak gaudela eta gure ideia hau okerra dela... baina, pantaila baten atzean dagoenarekin hitz egitea, hitz egitea al da? Lagun bat gaizki dagoenean mezu batean animoak bidaltzean lagun honek benetan jasotzen al du gure bultzada? Muxu bat bidaltzean beste aldean dagoenak sentitzen al du ezpainen kontaktua? Ez dugu uste...

Beraz, argi daukagu geroz eta izaki bakartiagoak garela, erosotasun honen barruan oso gustura gaudela uste dugula eta erosotasun honek galbiderantz garamatzalaren ideia ez dugula geure buruetan. Betirako biziko bagina bezala bizi gara, hau da, esku artean daukagun bizitzeko aukera paregabea ez aprobetxatzearen erabakiarekin goaz aurrera. Momentua bizitzea baina interesgarriagoa iruditzen zaigu momentuaren argazkia atera eta hau besteei erakustea, besteek gure momentuaren inguruan hitz egin dezaten. Besteek gure bizitza txalotzea nahi dugu, eta ez gara ohartzen gu garela gure bizitza bizitzearen arduradunak, ez sare sozialak. 

Gaixorik gaude denok, ezin gara kalera irten mugikorra patrikan eduki gabe, ezin gara ohean sartu ohe ondoko entxufean mobila kargatzen ipini gabe, ezin dugu eguna telebistako seriearen kapitulua ikusi gabe bukatu, lokartu aurretik geurekin bizi direnak agurtzea baina garrantzitsuagoa iruditzen zaigu Whatsappean ditugun "elkarrizketakideei" agur birtual hori bidaltzea...

Pikutara goaz eta galdera bat daukagu zuentzat: argia joatean, satelite guztiak desagertzean, teknologiak erabili ezin ditugunean... nor izango da kalera irtengo den ausarta?




GURE TALDEKO PLE-A, SAILKAPEN BATEN BITARTEZ (TALDE LANA)

SARE SOZIALAK:                                      
 - Facebook
 - Twitter
 - Instgram
 - Tuenti
 - Google +
 - Whatsapp
 - Sare Soziala
 - Youtube
 -Comunio

EROSKETAK:
 - Ebay
 - Amazon
 - Decathlon
 - Aliexpress
 - Media Markt
 - Privalia
 - Play Store
 -NBA store
 - Zalando
 -Vueling
 -Fnac
-Segundamano                                                            
 -Lufthansa
 - El Corte Ingles
 -Nike
 -Adidas
 -Carrefour

KOMUNIKABIDEAK:
 -Marca
 -CNN                                                                                    
 -El Mundo
 -EITB
 -My News

KIROLAK:
 -Killian Jornet
 -Anton Krupicka
 -Fifa
 -NBA
 -Astigarragako Mundarro
 -Athletic Club
 -AS
 -JO TA KE
 -Eibar
 -Liverpool
 -Boca Juniors
 -Formula 1
 -Strava

MUSIKA:                                                                        
 -Spotify
 -iTunes
 -Streamcloud
 -Uploade
 -Tomorrowland

TELESAIAK:
 -Breaking Bad
 -Prison Break
 -Simpsons
 -La Que Se Avecina





HONA HEMEN NEURE DENBORA LERROA, ARGAZKIEN OSATUAZ...



Zenbaitetan hemen bloggean zuzenki ez doanez, hona hemen link-a.


http://www.capzles.com/d9d697e1-bc04-4ad0-b893-bc8244f27a68

NIRE SYMBALOO KONTUA!!

2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena


JORDI ADELL - PLE (KLASEN IKUSITAKO ETA EZTABAIDATUTAKO BIDEOA)


Hona hemen bideo labur bat PLE zer den ulertzeko, edo gutxienez honen nondik norakoak aztertu eta barneratzeko. Oso bideo baliogarria dugu hau hezkuntza mailan!!!

Jordi Adell- en ustez, PLE - ak, Internet- en (sarean) egon ohi diren pertsonentzat dira gehienbat probetxugarriak. Oso estrategia egokia erabili da bideoan zehar eta kontzeptuak oso argi ulertzen dira, modu oso arin eta erakargarrian azaltzen baititu IKT- en irakasle honek, irakaskuntzan, eta bereziki hitz eginiko arlo honetan, aditua dena.





SAIO TEORIKOA



AMARA BERRI ESKOLAREN SISTEMAREN INGURUAN



           Aurreko astearteko saio teorikoan izandako hizketadiaren inguruan hitz egingo dizuegu. Amara Berri eskolako irakaslea den gizon baten bisita jaso genuen, hango metodologiaz, sistemaz, helburutaz, antolaketaz... solasteko. 

            Irakasleak hitzaldiaren hasieratik argi utzi izan nahi du ikasleak dira haien metodologian erabateko protagonistak. Aipagarria da oso ikasleek txokoetan egiten dutela lann, adin nahasketa batekin, zikloka. Beraz, lehenengo mailakoek bigarren mailakoekin egiten dute lan, hirugarren mailakoak laugarrenekoekin, eta azkenik, bostgarren mailakoak seigarrenekoekin. Honen bidez, ikasleek elkarri laguntzeko aukera eta baliabideak eskaintzen dituztela dio Amara Berriko irakasle honek. 

           Honek aipatutako beste gauza kurioso eta nahiko berritzailea dena testu liburuen erabilpen eza izango litzateke; eskola honetan informazioa jasotzeko ordenagailuak eta liburutegia erabiltzen da, azkeneko hau pasiloetan ezarrita daudelarik. Ordenagailuei dagokienez, gela guztietan Internet erabiltzeko aukera daukate, lortu beharreko informazio hura jasotzeko prozesua arinduz eta hobetuaz. 

            Ikasleei askatasun osoa uzten zaie hitzaldi bat egiterako orduan gaia- edo aukeratzeko, ezaguna den "feedback" terminoa ezinbestekoa dela azpimarratuaz.

            Helburuei dagokienez, bi azpimarratu zituen nagusiki; alde batetik IKT- en munduan sakontzea, ikasleei protagonismoa emanaz, arestian aipatu bezala, eta bestetik, eskolan ematen diren lanei zentzu oso bat ematea. Taldean hau eztabaidatu eta eskola guztiek izan beharreko helburuak direla uste dugu, benetan interesgarriak eta eraginkorrak izan daitezkenak.

            Amara Berri eskolako ezaugarriak ere aipatu zituen hizketaldian zehar, hauek direlarik nagusienak: egunero irekita dago (nahi duenarentzat), ikasle guztiek hartzen dute parte eta eskola osorako zerbitzu bat dela. Antolaketa aztertuaz, bitxia iruditu zitzaigun zikloka lan egite hori, baina aldi berean, oso erabaki zentzuduna. Gehienetan bikoteka egiten dute lan; bigarren ziklokoak iratian aritzen dira, eta hirugarren ziklokoak, ordea, prentsa, telebista eta web-a (txikiweba) lantzen dituzte.

            Hitzaldian zehar "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi" behin eta berriz errepikatu zuen esaldia izan zen hau. Dioenez, oso eraginkorra da, eta eskola guztietan egin beharreko ariketa iruditzen zitzaion, baita geuri ere, taldean eztabaidatu ostean. 

           Aurretik aipatutako egunkariari dagokionez, esan beharra dago egunero egiten duten gauza dela, bai web orrian bai "txikiweb"-an ere, eta honez gain, egunero fotokopiatzen dira ere. Kazetarien lana 3. eta 4. ikasleek betetzen dute.

           Irratiari eutsiaz, harrigarria iruditu zitzaigun Amara auzokoek 97.2 FM emisioan haurren hizketaldian entzun dezaketela, teknikarien lana, oraingo honetan, 2. zikloko 2 ikaslek beteaz. 

           Azkenik telebista dugu aztergai; gela guztietan ikusten da hau, baita eskolako web- ean ere. Kameralariak 3. zikloko 4 ikasle izan ohi dira, grabatzeko eta editatzeko lana ere betetzen dutelarik. 
  
          Bukatzeko, esan, oso hizketaldi interesgarria iruditu zitzaigula, non gauza berri asko ikasi genituen, eta ahare gehiago geure taldean Amara Berriko eskolan praktikaldia beteko duten haiei. 



         


Gorka Andres, Iker Amas, Peru Aiartza, Omar Armendaritz, Joxeba Arostegi







2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala



TEKNOLOGIA ETA GENEROA

Aurreko idazlanean oinarrituaz, honako honetan generoa aztertuko dugu, teknologia hartuaz berriro ere aztergai. Garai hartako oroitzapen oso garbirik ez izan arren, zenbait ezberdintasun baditut buruan genero eta teknologiaren inguruan, nahiz eta, neure ustez, ez oso argi ikusi egoera hau.
          
 Hasteko, esan, neuk, pertsonalki, ez ditudala “Play Station” eta halakoak maneiatu, ez txikitan ez orain. Gogoan dut neure lagunek dexente erabiltzen zituztela horrelako tramankuluak; hala ere, nik neuk ere zenbaitetan etxeko ordenagailuan aritzen nintzen jokatzen. Neskek, aldiz, oro har, ez zituzten halakoak erabiltzen, gehienbat beste joku batzuetan aritzea nahiago ohi zutelako, besteak beste, sokasaltoan, neure eskolan behintzat. Egia esan, ez dut “Play Station” edo halakoetan aritzen den neskik ezagutzen. Neuk ere, txikitatik, lehentasuna ematen nion kirolari teknologiari baino; txikia nintzela ez nuen mugikorrik izateko desira hura.
           
Gai konplexua dugu hau, soziologikoki oso aberatsa, xehetasunez beteta. Egun, neure ustez, ez da inondik ere egoera aldatu, nahiz eta egoera honen aurrean kontzientegoak izan egun.

           
Ikuspegi soziologiko batetik begiratuaz, oso nabaria da mutilek, oro har, biolentziaz eta akzioz betetako jokuetan aritzen direla. Honen kontsekuentzia oso garbia, zenbaitetan, haur mutilek plazaratzen duten jarrera agresiboak dira, zalantzarik gabe, aldatu beharrekoak. Nahiz eta jokuak adin baterako egon bideratuak eta portadan normalean honela adierazi, edonork erosi eta erabili ditzazke.

Bukatzeko, esan, generoaren auzia alde batera utziaz, gaur egungo gizartea eta geure harteko harremanak oso aldakorrak direla argi daukat; egun, eskola askotan tablet- ekin egiten dute lan ikasleek, informazioa jasotzeko baliabide edota iturriak nabarmen areagotuz. Teknologiaren garrantzia ezinbestekoa da gaur egun ikasgela guztietan, baita geure gizartean ere. Teknologia honen eragina munduko bazter guztietara iristen da, bai zuzenki edota zeharka.











2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea



TEKNOLOGIAK KRONOLOGIKOKI


Haurtzaroan ginenetik izugarrizko bilakaera jasan du teknologiak, inoiz pentsa ezin zitekeena. Gaur egun teknologia eta IKT denadelakoan murgildurik gaudela ezin liteke ukatu, geure gizartean behintzat. Gogoan dut, txikia nintzela, etxeko ordenagailua soilik zenbait jokorekin dibertitzeko erabiltzen nuela, eta zenbaitetan internet zeozer arakatzeko. Garai hartako ordenagailuek eta gaur egungoek ere ez dute zerikusirik, gaua eta eguna direla esan genezake. Bilakaera nabarmen hau urte gutxitan eman da, 10 urtetan inguru kasu. Garai hartan ez genituen mugikorrik, salbuespenak salbuespen. Hala eta guztiz ere, argi dago tramankulu horiek ez zirela gaur egun erabiltzen ditugunak... mugikorraren funtsezko funtzioa betetzen zuten soilik gehienetan; hau da, deia. Aldaketa hau bortitza eta bapatekoa izan da, eta hemen betiko eztabaida agertzen da; onuragarria edo kaltegarria izan al da hau? Neure ustez, pertsonalki, teknologia ezinbestekoa bihurtu da geure gizartean, bai hezkuntzan, bai administrazioan, bai harremanetan...







Goazen ba hezkuntzan duen garrantzia aztertzera, irakasle izan nahi dudan neurrian. Gogoan ditut, Lehen Hezkuntzan, hirugarren zikloan bereziki, informatika gelan pasatzen genituen uneak. Gehienetan matematikako ariketak edota ingeleseko listening- ak lantzen genituen, bai eta, noizean behin, mekanografia kontuak ere. Guztiok genituen gustuko informatika gelara egiten genituen bisitak, dibertsioaren seinale bezela ikusten genuelako hura. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), gezurra badirudi ere, ordenagailuen funtzioa nabarmen aldatu zen. Dagoeneko jokuak alde batera utzi eta gehienbat informazioa bilatzeko erabiltzen genituen. Momentu honetan hasi zen smartphone-en kontu hau; dagoeneko gutako bakoitzak bat geneukan, eta sozializatzeko erak aldatu egin ziren nabarmen. Honekin batera sare sozialen agerpena eman zen ere, Tuenti edo Twitter izenekoak.

Hauekin batera, edo zertxobait beranduago, whatsapp- aren agerpena etorri zen, ikasleontzat oso erabilgarria izan dena, nahiz eta jende askok ezetz pentsa.

Konklusio bezela, esan, teknologia berriek, oro har, itsutu egiten gaituztela, ez baitugu honek ekar ditzazkeen ondorioak ezagutzen edo jakin nahi. Beraz, benetan gakoa hauen erabilera egokia izango litzateke, zalantzarik gabe. Gehiegikeriak bizitza honetan ez dira onak, eta teknologia ez da salbuespena; garrantzitsuagoak diren beste gauza asko ere landu behar ditugu, besteak beste, harreman sozioafektiboak, enpatia...