Paper zorroa
Gorka Andres naiz, Majisteritzako bigarren ikasturtean dagoen ikasle xume bat. Porfolio edo paper zorro delako honetan, IKT ikasgaian eginiko lanen inguruko laburpen gisako bat egiteko asmoz dihardut. Nahi nuke elkarbanatu egin dudan lan oro, bai bakarkakoak eta baita taldean egindakoak ere. Hau diot hemen erabilitako hainbat aplikazio oso baliagarriak direlako eguneroko bizitzarako.
Irakasgai honetako lehenengo egunean bakoitzak bere Blog pertsonala egiteari ekin genion. Egia esan uste baino errazagoa izan zen bloga sortzeea, nahiz eta sekula ez nuen horrelakorik sortu.
Blog-a sortu ondoren, teknologia eta haurtzaroari buruz hitz egiten aritu ginen klasean, ondoren horri buruzko hausnarketa bat eginez. Bertan, teknologiekin erlazionatutako haurtzaroko oroitzapenak isladatu behar genituen, eta ondoren gaur eguneko haurtzaroarekin konparaketa bat egin.
Jarrain, Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen, non Jordik PLE-a zer den azaltzen zuen. Bideoa ikusi aurretik ez nekien PLE-aren esanahia, baina bideoa ikusi ondoren argi gelditu zitzaidan termino horren esanahia. Ondoren, nire PLE-a egin nuen Symbaloo izeneko programa batekin.
Hurrengo klasean teknologian dagoen genero ezberdintasunari buruz hitz eginen aritu ginen, ondoren teknologia eta generoari buruzko hausnarketa bat eginez. Jarraian, esan beharra dago,hedabideen inguruko beste zerrenda moduko bat egin genuela.
Hurrengo argitalpena nire bizitzako denbora lerroa izan zen, non bertan nire bizitzako momentu adierazgarrienetako batzuk ikus daitezken. Movenoteren bidez bideo bat ere grabatu genuen, klase ordu batean.
Argitaratu dudan azken lan indibiduala nire argazki elkarrizketa (teknologiak alde batera utzita...zer?) izan da. Argazki elkarrizketa honetan, nolabait gaur eguneko teknologien gehiegizko erabilera kritikatzen da, izan ere, teknologien gehiegizko erabilera honekin interesgarriak diren hainbat ekintza ez ditugu baloratzen.
Lan indibidualak alde batera utzita, esan beharra dago IKT-ko ikasgaian taldeko hainbat lan egin ditugula, esaterako IKT-ei buruzko taldeko hausnarketa, taldeko PLE-a eta taldeko argazki elkarrizketa.
Bukatzen joateko, talde teorikoei dagokionez, Irailak 22an Amara Berri eskolaren funtzionamendu eta hedabideei bururuzko hitzaldi bat izan genuen, ondoren horren inguruan hausnarketa bat eginez. Eta Irailak 29an Iñaki Pagolaren eskutik beste hitzaldi bat jaso genuen, kasu honetan hitzaldia Adunako eskolako IKT-ei buruz.
Amaitzen joateko, praktikaldian egin beharreko praktikaren hasierako ideia idatzi genuen Lan Modularreko bost taldekideok. Hau egin ondoren, eta praktikalditik berriro itzuli ondoren, praktikaldiko esperientziari buruzko azken txertaketa egin genuen blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina